es
Feedback
ARGIA

ARGIA

Ir al canal en Telegram

Kazetaritza independentea, txikitik eragiten... Telegramen ere bai. 😊 Gure lana estimatzen baduzu, ARGIAko kide egitera animatu nahi zaitugu: nahi duzun diru ekarpena egin eta bueltan nahi duzuna eskatzeko aukera duzu. https://www.argia.eus/eginargiakoa

Mostrar más
El país no está especificadoNoticias y medios25 942
5 613
Suscriptores
+124 horas
+37 días
+3130 días
Archivo de publicaciones
ARGIA
5 613
Egun on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan: 🖌 Goian Adur Larrearen zinta ⤴️ ✍️ Diana Francoren teknologiaren
Egun on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan: 🖌 Goian Adur Larrearen zinta ⤴️ ✍️ Diana Francoren teknologiaren zutabea: Diruaren azpiegitura https://labur.eus/ovpmijmf ✍️ Imanol Epelderen ‘Berriketa gutxi’ zutabea: Basatiak https://labur.eus/jetw35ce ✍️ Katixa Dolhare, literatur zalea (🎨 Dom Campistron): Ozenki esan beharra https://labur.eus/wcvx1onr ✍️ Jesús Rodríguez, Directako kazetaria: Plan bat dute, geldiarazi egin behar dira https://labur.eus/xchmn900 ✍️ Maialen Arteaga, kazetaria: Munduko zarataren erdian, sustraien itzulera https://labur.eus/yh5mjxlh ✍️ Leire Narbaiza, irakaslea: Probokatzeaz https://labur.eus/wihd933v ✍️ Aingeru Epaltza, idazlea: 300.000 gehiago https://labur.eus/shobuakr Asteburu eta irakurketa on! 😘

ARGIA
5 613
Gaurko egunez, 1993an, munduko maparik zaharrenetakoa aurkitu zuten Ultzaman: 13.600 urteko Abauntzeko mapa. Nazioarteko zien
Gaurko egunez, 1993an, munduko maparik zaharrenetakoa aurkitu zuten Ultzaman: 13.600 urteko Abauntzeko mapa. Nazioarteko zientzialarien arabera, Nafarroako hauxe da Mendebaldeko Europan gorde den mapa zaharrena. Inguruko hainbat elementu agertzen dira grabaturik harrian. Pilar Utrilla eta Carlos Mazo doktoreek haitzulo aurrean dagoen San Gregorio mendia identifikatu dute, baita sigi-saga bihurritzen den Zaldatzain ibaiaren ibilgua ere, bere ibilbidean bi ibai adar dituela. Hainbat zirkuluk neguan istiltzen diren inguruneak adierazten dituzte. Grabatua hainbat animaliaz osatuta dago, hala nola oreinak, ahuntzak eta zaldiak, eta aldamenean irudi antropomorfo batzuk dituzte. K.a. 11640 urtekoa dela kalkulatu dute. Gehiago: 1936, duela 90 urte: Besoa altxata keinu nazia egiteari uko egin zion August Landmesserrek, Hitler buru zuen ekitaldi batean https://labur.eus/ujptlpyd 1995: Itoiz urtegiaren aurka Agoitz erdigunean kateatu ziren ekintzaileak, errepidea bi ordu eta erdiz moztuta https://labur.eus/ifjxmkk3

ARGIA
5 613
🎥🎥🎥🎥 Gabon lagunak! Ostiral honetako dokumentalaren eskutik, artearen disziplina batez solastuko gara, Oiartzungo euskal
🎥🎥🎥🎥 Gabon lagunak! Ostiral honetako dokumentalaren eskutik, artearen disziplina batez solastuko gara, Oiartzungo euskal eskultura bizirik egitasmoaren eskutik. 👩‍🎤 Euskal eskultura bizirik https://labur.eus/tyv0ofug 📝 Bizirik dago eskultura Oiartzunen. Bizirik dago euskal eskultura, eta horren alde lan egiten dihardu Pagoarte elkarteak aspaldian. Iaz, 2025eko azaroan hain zuzen, Euskal eskultura bizirik egitasmoa antolatu zuen Oiartzunen. 👉 Gexan Mendizabal. 🕥 21 minutu. 🎞 524 dokumental ikusgai, euskaraz eta doan: http://www.dokumentalak.com

ARGIA
5 613
ARGAZKIA | “Musika da haurrak eta guk hitz egiten dugun hizkuntza amankomuna”. Halaxe esan zigun Imanol Urbietak, Xirula Miru
ARGAZKIA | “Musika da haurrak eta guk hitz egiten dugun hizkuntza amankomuna”. Halaxe esan zigun Imanol Urbietak, Xirula Mirula Musika Hezkuntzarako Saialekuaren atean kox-kox egin genuenean, 1991n. 🎵🎼 Eszena politak aurkitu genituen argazkitarako: haurrak, txirula eskuan, eta musikaren erritmoaz komunikatzen. 35 urte geroago, iragarri dute laster ateak itxiko dituela. ⤵️ Xirula Mirula… itxiko zaigula https://labur.eus/zdrplork ✍🏽 Urko Apaolaza Avila 📸 Aitor Bayo / ARGIA CC-BY-SA

ARGIA
5 613
Kaixo lagunak, 🔸 Bihar Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Milaka herritar bilduko d
Kaixo lagunak, 🔸 Bihar Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Milaka herritar bilduko dira Iruñean “euskaltzaletasuna elikatzeko” martxan https://labur.eus/vxwq6rn4 👉 Gazte Euskaltzaleen Sareko kide Izar Zubiagarekin hitz egin dugu. Urepeletik Iruñera, abia dadin martxa https://labur.eus/g5q16kgb 📋 Hizkuntza eskakizunei buruzko EAJren proposamenak aurrera egin du, EH Bilduren abstentzioari esker https://labur.eus/d1ou2yfd 🧻 Gazteriaren Legearen erreforma “mekanismo itogarri” bat da Euskal Udalekuen ustez https://labur.eus/j3gjya9s 🇪🇺 Ostiral honetan sartu da indarrean EBren Migrazio eta Asilo Itun berria, migratzaileen eskubideen gainetik pasaz https://labur.eus/9bxq8kis Ondo izan!

ARGIA
5 613
Egun on lagunak! ❗️ Global Sumud Flotilla ekimeneko lurreko konboiaren hamar pertsonako talde negoziatzailea bahituta dago 20
Egun on lagunak! ❗️ Global Sumud Flotilla ekimeneko lurreko konboiaren hamar pertsonako talde negoziatzailea bahituta dago 20 egunez Libian. Konboian dagoen euskal herritar batekin hitz egin dugu. Flotillako hamar kidek hogei egun daramatzate bahituta Libian, kontaktu edo defentsa eskubiderik gabe https://labur.eus/0q93seb4 🏨 Nafarroa: 2024a izan da turista gehien jaso duen urtea, baina dena ez da urre https://labur.eus/6utd9mis 💊 Menowhasinga: menopausiaren tabutik merkantilizaziora https://labur.eus/wnw9bxdl ✝️ Espainiako Estatuan katolikoen aita santua egiten ari den birazm Gorka Peñagarikanoren analisia: Bekatu kapitala https://labur.eus/mhdhrfvf Ondo izan!

ARGIA
5 613
Ostiral on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait kontu. ⚠️ Gasteizko Udalak dio maiatzeko probetan ez dela inongo es
Ostiral on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait kontu. ⚠️ Gasteizko Udalak dio maiatzeko probetan ez dela inongo eskubide urraketarik izan https://shorturl.at/nTscU Gai horri buruz idatzi du Gorka Peñagarikanok goizeko buletinean: Gasteizko Udala eta euskarazko azterketak https://labur.eus/enqqpjjb 📷 Ane Irazabal eta Olga Rodriguez: “Pribilegiotik kexa eta aldarri guztiak ikusten dira esajeratuak” https://labur.eus/jvihw9au 🎸 Aurkeztu dute Gasteizko Txosnek aurtengo egitaraua: 45 ikuskizun baino gehiago (Hala Bedi) https://labur.eus/c60eancz 🟣 Alardearen auzian zaharrak berri Hondarribian bezala, Gasteizen ere (Antxeta Irratia) https://labur.eus/k3l8istw 🖼 Ireki dute Bilboko Euskal Museoa (Sustatu) https://labur.eus/gummogc3 Egun ona izan, lagunok.

ARGIA
5 613
Gaurko egunez 1979an, lehen mobilizazioa egin zuen EHGAM mugimenduak Donostian. Bi urte lehenago sorturiko Euskal Herriko Sex
Gaurko egunez 1979an, lehen mobilizazioa egin zuen EHGAM mugimenduak Donostian. Bi urte lehenago sorturiko Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduan eztabaida prozesuan zirela ea ekainaren 28an mobilizatu ala ez, Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Francis errenteriarra hil zuen tiroz taberna batean ekainaren 10ean. Krimen hark berehalako erantzuna behar zuela ikusita, manifestazioa antolatu zuten “Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen” lelopean. Ekainaren 3an Guardia Zibilak hildako Gladys del Estal ere oso presente zegoen giroan. 2.000 lagun batu zituzten hiriaren erdigunean, eta ikusgarritasun handia eman zion kolektiboari. Gehiago: 1946, duela 80 urte: Vietnamgo heroi nazional bilakatuko zen Ho Chi Minh Euskal Herrira etorri zen https://labur.eus/vimw0fh9 1964: Nelson Mandelari bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten https://labur.eus/4papavis 1976, duela 50 urte: Alberto Soliño Mazas pasaitarra hil zuen Eibarren kalez jantzitako guardia zibil batek https://labur.eus/kvrk5yd3

ARGIA
5 613
🎧 Kaixo lagunok! Azkenaldian boladan dago psyllium hautsa. Ezagutzen al duzue? Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da, baina gaur egun jende asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari da, hau da gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak. ⤵️ Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago Gozatu!

ARGIA
5 613
Arratsalde on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait albiste: 🇮🇪 Ultraeskuina migratzaileen aurkako istilu larriak eragiten ari da Belfasten https://labur.eus/7dtjdndh 🇮🇷 Iranek AEBetako base militarrei eraso eginez eta Ormuzeko itsasartea itxiz erantzun du https://labur.eus/kazi3nnr Eta borobiltzeko: 🎵 Ategorrietan Fisterra komikiaren soinu banda jasotzen duten biniloak eskuragai daude gure online azokan https://labur.eus/wafqwkao

ARGIA
5 613
👋🏽Eguerdion, lagunok: Nafarroatik estatuaren indarkeriari lotutako bi albiste, hasteko: 👮🏻‍♂️ Torturaren bertze zazpi bik
👋🏽Eguerdion, lagunok: Nafarroatik estatuaren indarkeriari lotutako bi albiste, hasteko: 👮🏻‍♂️ Torturaren bertze zazpi biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak: https://labur.eus/8xxhemgf 🔎 Naparrari buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu dute, bere desagerpenaren 46. urteurrenean: https://labur.eus/nztkviqr Horrez gain: 🩺 Jaurlaritzaren “inmobilismoaren” aurrean, medikuek greba mugagabearen aukera jarri dute mahai gainean: https://labur.eus/3obymfrc Amaitzeko, espetxetik gutuna bidali du euskal preso politikoen talde batek: 🔸 Zaballatik sostengua Berangoko auzipetuei: https://labur.eus/pxgmtbm3

ARGIA
5 613
💰⚽️ Gaur gauean hasiko da Munduko Futbol Kopa, honatx horrekin lotutako bi irakurgai interesgarri: 🔸 Desagertuen senideak,
💰⚽️ Gaur gauean hasiko da Munduko Futbol Kopa, honatx horrekin lotutako bi irakurgai interesgarri: 🔸 Desagertuen senideak, irakasleak, laborariak... Protesta ugari Mexikon, lehenbiziko partidaren atarian: https://labur.eus/p3xbdayw 🔸ERREPORTAJEA | FIFA: Trumpen basailu, kapitalismo basatienaren mandatari: https://labur.eus/x8gntjer

ARGIA
5 613
Egun on lagunak! 😵 Azterketa publikoak euskaraz egitea, oraindik ere, buruan "txorrota batek ura darigula" bezalakoa da. “Ha
Egun on lagunak! 😵 Azterketa publikoak euskaraz egitea, oraindik ere, buruan "txorrota batek ura darigula" bezalakoa da. “Haragi-tamainako argazkia” edo “pertsona gortasun bat”: dozenaka akats Gasteizko Udaleko oposizio azterketetan Gai hori du hizpide Goizean argi buletinak ere: Enuntziatu ona ala enuntziatu euskalduna? (eta II) Horrez gain: 🏡 Abereen okupazioa abiatu dute Kanboko Marienean 🚅 CAF enpresaren aurkako kereila aurkeztu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean eta haren bultzatzaileetako batekin hitz egin dugu: “Israelek ezin ditu krimenak bakarrik egin, CAF laguntzen ari zaio okupaziorako azpiegiturak hornituta” 🎸 EHZko laguntzaile Ihintza Etxart eta Aitor Servierren iritzi artikulua: Euskal Herria Zuzenean, baina nola? Ondo izan!

ARGIA
5 613
Gaurko egunez, duela 10 urte, 2016an Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak. EAJren udal gobernuak hand
Gaurko egunez, duela 10 urte, 2016an Zumaian lehen murala margotu zuen Kalea Guztiona Da ekimenak. EAJren udal gobernuak handik gutxira ezabatu zuen, gainetik pintura marroiarekin margotuta. Alkatetzak kalearen erabileraz ezarritako debekuen ondorio izan zen, espazio publikoan edozein kartel, mural, pankarta... jartzeko alkatearen baimena behar zen. Horren aurrean herritarrak eta herri mugimenduak antolatu, eta hiru urtetan 98 mural egin zituzten horma berean protesta gisa. Udalak ezabatzen zuen bakoitzean, mural berri bat margotzen zuten. Hala, kritika, umorea eta artea uztartuta, alkateak ezarri nahi zuen zentsurari arrapostua eman zioten. 2019ko hauteskundeen ostean udal gobernua aldatuta, bertan behera geratu zen agindu hori. Gehiago: 1939: Pio XII. Aita Santuak ongi etorria egin zion ordezkaritza frankistari Vatikanoan https://labur.eus/tw00pcsy 1967: Xalbador bertsolariak txistuak txalo bihurtu zituen Donostian https://labur.eus/tdzxijio

ARGIA
5 613
Kaixo lagunak! Euskal preso politikoak Hamarkadetako mobilizazio eredu baten amaiera. Presoekiko sostengu munduan aldaketak d
Kaixo lagunak! Euskal preso politikoak Hamarkadetako mobilizazio eredu baten amaiera. Presoekiko sostengu munduan aldaketak datoz eta garai berrira begira idatzi dugu erreportaje hau, honako osagaiekin: espetxe ibilbidea atzo eta gaur; presoak egoera politikoaren menpe; eta, besteak beste, aurrera begirako zailtasun esanguratsuenak. ✍️ @xletona https://labur.eus/itjoqdlk Ondo jarraitu!!

ARGIA
5 613
EGONARRIA: SAHATSA LANTZEN GARAION SORGINGUNEAN Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura sortu daitezkeen ikusi dugu. 🎥 Bideoa osorik: https://labur.eus/b6mynmeu ✅ Egonarria saio guztiak: https://www.argia.eus/multimedia/egonarria

ARGIA
5 613
Eguerdi on! ❌ Mugen Aurkako Europako Agentzia sortu dute zenbait eragilek, EBren politika "arrazista eta bortitzen" aurrean,
Eguerdi on! ❌ Mugen Aurkako Europako Agentzia sortu dute zenbait eragilek, EBren politika "arrazista eta bortitzen" aurrean, desobeditzeko https://labur.eus/jliba810 ❗️Asteartean aurkeztu dute Egia Kermanentzat elkartea: Kerman Villateren heriotzaren inguruan "egia osoa" bilatzea helburu https://labur.eus/o2bkpjm6 ‼️Beste epai euskarafobo bat: Eibarko Udaltzaingoko lan deiladian euskarazko C1 maila "gehiegizkoa" dela ebatsi du epaitegi batek https://labur.eus/sm15et9l 🤳 Unicefek txostena kaleratu du: 13 urtetik beherako lau nerabetik hiruk sare sozialak dituzte https://labur.eus/cfxfkdxl Eta azken horri lotuta: Nafarroako ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu dute parlamentuan https://labur.eus/tunsq3e2 Gero arte!

ARGIA
5 613
PDF | Hemen aldizkaria osorik eta libre

ARGIA
5 613
📬 ARGIA 2.967 |Euskal preso politkoak. Mobilizazio erraldoien garaia amaitzear Xabier Letona Biteriren erreportajea. Horrez
📬 ARGIA 2.967 |Euskal preso politkoak. Mobilizazio erraldoien garaia amaitzear Xabier Letona Biteriren erreportajea. Horrez gain: Munduko Futbol Kopan muturreko kapitalismoa nagusi, Mark Bray historialariari elkarrizketa, Ziburuko Azokako kronika... ⤵️ Azaleko argazkia: Dani Blanco/ARGIA CC-BY-SA WEB | https://labur.eus/vqmcu3bm

ARGIA
5 613
👋🏽 Asteazken on, ARGIAzale: Gaur jakingo dituzte emaitzak selektibitatea egin duten Hego Euskal Herriko ikasleek. Gai hori
👋🏽 Asteazken on, ARGIAzale: Gaur jakingo dituzte emaitzak selektibitatea egin duten Hego Euskal Herriko ikasleek. Gai hori eta Matematikako azterketarekin dagoen polemika du hizketagai Goizean argi buletinak. Horrez gain: 📹 Hezkuntza Sailak dio ikasgeletako kamerak ez direla “kontrolerako tresnak”, kritikak areagotu diren honetan: https://labur.eus/jte8blgv 🫵 ELAk salatu du Laudio Goikoa ikastetxeak amianto eta segurtasun arazo larriak dituela eta osasun prebentziorako neurriak hartu behar dituztela (Aiaraldea): https://labur.eus/kklhdmod 🔸 Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatu zaiela salatu dute herri mugimenduko zenbait kidek (Hala Bedi): https://labur.eus/fkq21ntf Eta agendan apuntatzeko moduko hitzordua: 🔸 Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza? UEUren jardunaldia ekainaren 19an: https://labur.eus/ytnphesa