ARGIA
الذهاب إلى القناة على Telegram
Kazetaritza independentea, txikitik eragiten... Telegramen ere bai. 😊 Gure lana estimatzen baduzu, ARGIAko kide egitera animatu nahi zaitugu: nahi duzun diru ekarpena egin eta bueltan nahi duzuna eskatzeko aukera duzu. https://www.argia.eus/eginargiakoa
إظهار المزيدلم يتم تحديد البلدالأخبار والوسائط25 501
5 617
المشتركون
-224 ساعات
+97 أيام
+1030 أيام
أرشيف المشاركات
5 616
Aurten beteko luke mendea John Berger idazle, marxista, pintore eta kultur kritikariak; iaz bete zuen mende erdia bere eta Jean Mohr argazkilariaren Zazpigarren gizona obrak.
Aurten kaleratu du argitaletxeak Zazpigarren gizona-ren euskarazko edizioa, Iñigo Roqueren itzulpenarekin. Abagunea baliatuta, Donostiako Tabakalerak gogoeta egiteko ekitaldia antolatu du, Orotariko ekologia bat topaketen bueltan, hiru ahotsetara: Roque bera, Iskandar Rementeria ikerlaria eta Jone Laspiur abeslari eta aktorea.
Bizirik irauteko egoskorkeria harroa
✍️ Ekain Carrasco
📸 Dani Blanco
5 616
Astekarian iritzi zutabea idazteari utziko dio Imanol Epeldek udako etenean. Haren ordezkoa lotuta dago, baina urtarrilera arte ez da hasiko, entrenatu egin behar omen du. Asmatuko ote duzu nor izango den?
Nor ote da iritzigile misteriotsua?
https://labur.eus/jipqg2yf
5 616
Gaurko egunez duela 30 urte, 1996an...
Ttipi-Ttapa aldizkariak internetera salto egin zuen, Euskal Herriko komunikabideetan lehena. Interneten lankidetzan oinarritutako filosofia azpimarratu zuen hedabideak, pausoa iragartzerakoan, eta teknologia berriak euskararen eta komunitatearen zerbitzura jartzeko helburua zutela adierazi. Egun, erran.eus du atari digitala, Xorroxin Irratiarekin batera osatutako komunikabide-taldean, eta Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka, Sara, Senpere, Urdazubi eta Zugarramurdi eskualdeetan du hedapena. Horregatik kazetaritzaren Rikardo Arregi saria eman zioten 1997an, Komunikabideen Berrikuntza atalean.
Gehiago:
1811, duela 215 urte: Venezuelak independentzia aldarrikatu zuen, baliatuz Espainia Frantziarekin gudan murgilduta zegoela https://labur.eus/zpjv1lgf
1857: Clara Zetkin jaio zen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile nagusietakoa https://labur.eus/e0f2rt5w
5 616
Berlineko porno feministan zein komertzialean aktore gisa ibili ondoren, bi ekoiztetxe independente sortu ditu Paulita Pappelek (Madril, Espainia, 1987), aniztasuna, gozamena eta onespena ardatz dituztenak.
Bere diskurtsoa eta praktika jaso ditu Sin sexo no hay feminismo. Un manifiesto proporno [Sexurik gabe ez dago feminismorik. Pornoaren aldeko manifestu bat] liburuan.
“Ez diot pornoaren industria zoragarria denik, baina hedabideek oso irudi partziala zabaltzen dute”
✍️ June Fernandez
📸 Pello Maudo
5 616
Arratsalde on! Ekonomia kapitalista, merkatua eta matxismoari buruzko artikulua dakar Nagore Irazustabarrenak Denboraren Makina-n.
🩱📈 AEBetako miss lehiaketetan ez zuten neskarik ederrena iruditzen zitzaiena aukeratu behar, gehienen iritzia kontuan hartu baizik. Horixe erabili zuen Keynesek burtsak nola funtzionatzen zuen azaltzeko. ⤵️
Miss Burtsa 1936
📌 Halako historia bitxi, harrigarri eta kritiko gehiagoren berri jakin nahi baduzu, ARGIAren azokan eskura daukazu Irazustabarrenaren Oker habil Makiavelo liburu berria.
Ondo segi! 👋🏽
5 616
ITZALETIK ARGIRA | Etorkizunera garamatzan irudi distopikoa da goikoa. Duela ia lau hamarkada 1989ko lehorte handian ateratakoa, 2100. urtean ohiko eszena izan daiteke: IPCCren arabera Lurreko batez besteko tenperatura 5Cº igoko da mende amaieran eta %22 euri gutxiago egingo du gurean.
Kataloxarik behar? (1989)
✍🏽 Urko Apaolaza Avila
📸 ARGIAren artxiboa
5 616
Egun on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan:
🖌 Goian Adur Larrearen zinta ⤴️
✍️ Diana Francoren teknologiaren zutabea: Jarduera digitalaren zaintza
✍️ Imanol Epelderen ‘Berriketa gutxi’ zutabea: Barre serioa
✍️ Ula Iruretagoienaren ‘Lurraldea eta arkitektura’ zutabea: Beroa etxeetan
✍️ Tere Maldonado, filosofia irakaslea (🎨 Dom Campistron): ‘Historia magistra vitae’
✍️ Irati Labaien, EHUko irakasle eta ikertzailea: Nazioarteko boikot poliedrikoa, bide bakarra
✍️ Iñaki Barcena, Ekopol eta Ekologistak Martxaneko kidea: Santa Martako trena
✍️ Edu Zelaieta, irakaslea eta idazlea: Erresistentzia-saioak V: despotismo ilustratua
✍️ Inma Errea, idazlea eta itzultzailea: Distopiak
Asteburu eta irakurketa on! 😘
5 616
Gaurko egunez duela 250 urte, 1776an...
AEBek independentzia aldarrikatu zuten. Hamahiru koloniak Inperio britainiarraren aurkako borroka hasi zuten hala, eta 1783ra arte iraun zuen. Klase herrikoiek independentziaren alde borrokatu bazuten ere, botere esparrua kolonietako elite berrien edo elite ingelesen eskuetan egongo zen ebazteko zen gatazka. Izan ere, britainiarrek elite berriaren aspirazio kolonialistak mugatzen zituzten, Apalatxeetatik mendebaldera zeuden jatorrizko herrien lurrak kolonizatzea debekatuz. Era berean, britainiarrek ekonomia koloniala zukutu zuten euren gerrak finantzatzeko eta hala, elite kolonial berriak ezin zuen aberastu. Koloniak konstituzio berriak aldarrikatzen hasi ziren orduan, eta gatazka armatua Parisko Itunarekin amaitu zen.
Gehiago:
1971, duela 55 urte: Altsasuko udaletxeko batzar gelan ikastolaren aldeko lantaldea eratu zuen herritar talde batek https://labur.eus/12bdutmx
5 616
Kaixo lagunak,
📱💶 Erraldoi teknologiko bati inoiz ezarritako isunik handiena jasoko du Google-k.
Googlek 4.125 milioi euroko isuna ordaindu beharko du nagusikeriaz jokatzeagatik https://labur.eus/razirezi
✒️ USaPeko zuzentzaileei elkartasuna adierazteko EHUko irakasleek sinadura bilketa abiatu dute https://labur.eus/j91vu6eq
⚖️ Ikasle talde batek USaPeko emaitza osoa ez kontuan hartzea eskatu du auzitegietan https://labur.eus/s2rzwbno
👮 Bigarrenez ikertuko dute Ertzaintzak Flotillako kideen aurka egindako operazioa, oraingoan kamera indibidualetako grabazioak filtratzea leporatuta https://labur.eus/urchfln3
🧻 Ia 65.000 migratzailek egin dute ezohiko erregularizaziorako eskaera Hego Euskal Herrian https://labur.eus/xvbw7k43
Ondo izan!
5 616
‼️ARGIA eta MBOLO-k jertse berria atera dugu.
Erosketa bakoitzaren etekin ekonomikoak bi eragileen artean banatzen ditugu.
Diskurtso faxisten eta manteroek jasaten duten errepresio eta jazarpenaren aurrean, ozen diogu: INOR EZ DA ILEGALA
➡️Eskuratu ARGIAren Azokan
Batu zaitez aldarrikapenera!
5 616
Kaixo lagunak!
Ehunka lagun bildu ziren atzo EHUko campusetan. Han bildutako euskaltzaleei iritzia eskatu diegu.
❓ “Zergatik dituzte haiek guk baino eskubide gehiago?” https://labur.eus/h2aedwa5
🛳 Getxoko gurutzaontzien ifrentzua https://labur.eus/tilnv2ff
👉 “Desgaitasuna baloratzeko zerbitzua eskubideetarako sarbide bat da, eta ezin da horrekin jolastu” https://labur.eus/3c8kqmie
✏️ Eta amaitzeko, "trantsizio energetikoaz" iritzi artikulu bat: Artefaktuak https://labur.eus/oclmgw90
Ondo segi!
5 616
Ostiral on, lagunok.
Euskara azterketen inguruan, artikulu esklusibo bat zer gertatu zen ulertzeko ⤵️
‼️ Zurrunbiloaren erdian dagoen zuzentzailearen lekukotza: “Tristea izan zen euskara azterketa horiek zuzentzean ikusi nuena”
https://labur.eus/e6syimxn
Horrez gain, euskalgintzaren atzoko agerraldia ez ezik, azken orduotan selektibitateko Euskara azterketaren auziak utzitakoak errepasatu eta aztertu ditu gaurko Goizean argi buletinak.
🖨 Diskurtsoaren bataila
https://labur.eus/y3gry4hb
Bestelakoetan:
🐟 Lemoizko zentral zaharrean aurreikusitako arrain-haztegiaren aurka egin du Ekologistak Martxanek (Hiruka) https://labur.eus/jcsx8lft
📱 Gure Txokoak, jakiteko non eskaintzen duten zerbitzua euskaraz (Sustatu) https://labur.eus/zgjxv7hr
Egun ona izan!
5 616
Gaurko egunez duela 50 urte, 1976an...
Donostiako Antigua auzoan ultra-eskuinaren atentatu eta mehatxuen aurkako manifestazio jendetsua egin zuten. Aurreko hilabeteetan ohikoak bilakatu ziren inkontrolatuen atentatu eta erasoak. Makina bat saltoki eraso zituzten, eta ekainaren 14an Guerrilleros de Cristo Rey taldea Maite Amilibia auzokidea bahitzen saiatu zen, aurretik Donostiatik joan zedin mehatxuka aritu ostean. Horren aurretik ere auzo elkarteak salatuak zituen talde parapolizialen eraso etengabeak. Franco hil ostean talde ultra-eskuindarrek paper aktiboa jokatu zuten erregimenaren jarraikortasuna bermatu nahian.
Gehiago:
2011, duela 15 urte: Istilu larriak Italiako AHTaren aurkako manifestazioan, Susako haranean https://labur.eus/bow8z9lj
1883: Franz Kafka jaio zen Pragan, XX. mendeko idazlerik garrantzitsuenetakoa https://labur.eus/b1qxwek9
1944: Minskeko ghettoa askatu zuen Armada Gorriak https://labur.eus/udybloov
5 616
Gau on zuri!
🌽 Transgenikoei zuzenduriko arauditik TGB izendaturikoak kentzearen alde egin berri dute eurodiputatuek. Trazabilitaterik ez denez izanen, kontsumitzaileak ez du jakinen transgenikorik jan ote duen, eta ingurunean dauden ere ez da jakinen... Aldaketa horri buruz idatzi du Jenofa Berhokoirigoinek ⤵️
Transgenikoak: krisi klimatikoari egokitzeko soluzio faltsu eta arriskutsua
🌓 Bihar itzuliko gara... anartean, ongi segi..!
5 616
Euskaltzaindiak euskañol hitza onartzea ondo ala txarto iruditzen zaigun eztabaidan ari garen bitartean, EHUko bulego batean, AAk hizkuntza ereduak modu naturalean nahasten ote dituen ikertzen ari da Maite Heredia Arribas.
✍🏻 Onintza Enbeita
📸 Dani Blanco
Maite Heredia: “Badirudi AA-k ondo ulertzen gaituela, baina benetan ulertzen ote gaitu?”
5 616
Arratsalde on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait kontu:
⚠️ Parisek errugabe jo ondoren, Espainiaratzeko arriskuan da orain Josu Urrutikoetxea https://labur.eus/w65smdpt
📱 Zure mugikorra ez da zurea izango. Dabid Martinezen eskutik https://labur.eus/w9pbn14j
🎓 Euskararen pizkunde akademikoa: Euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara (Aitor Bengoetxea, UEUko zuzendaria) https://labur.eus/wrtfq1bn
5 616
✊ Kontzentrazio jendetsuak egin dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Bertan salatu dute “euskararen kontrako oldarraldiak hezkuntzara salto” egin izana. Loturan Bilbo, Donostia eta Gasteizko argazkiak https://labur.eus/dhvqjgao
Goian Adurren zinta.
5 616
👋🏽 Eguerdion, lagunok:
🗣 Euskara azterketen harira esandakoak zuzendu eta barkamena eskatu dio EAJko bozeramaile Antxustegik EHUko errektoreari: https://labur.eus/vgk8rdbs
⚖️ Nafarroa Gobernuak helegitea aurkeztuko dio Aroztegiko proiektuaren enpresari 18 milioi euro ordaintzera behartzen dion sententziari: https://labur.eus/7m4prn8z
✍️ 💻 Euskal kazetariek “zalantza etikoak” dituzte adimen artifizialaren erabileraz: https://labur.eus/6ynvp8lc
🪈🎼 Lurdes Iriondo pastorala eskainiko dute sohütar eta hokiarrek uztailean (Dantzan): https://labur.eus/l2mtkfsx
5 616
👋 Egun on, lagunok!
Baztango Aroztegiaren auzian, epaileak ebatzi du Nafarroako Gobernuak 18 milioi euro ordaindu beharko dizkiola proiektu urbanistikoaren enpresari, inoiz gauzatu ez den eta gauzatzea bera ere legez kanpokoa zen proiektuagatik. Kexu agertu da gobernua, eta errekurtsoa iragarri du.
Gai hori eta gehiago dakartza gaurko Goizean argi buletinak.
🖨 Aroztegia: zigorra gobernuari
Bestelakoetan:
👉🏻 Ipar Euskal Herriko euskalgintzak “laguntza ekonomiko sendoagoa” behar duela dio Euskal Konfederazioak https://labur.eus/ncmsybc6
🇩🇪 Derrigorrezko soldaduska aztergai Alemanian, ez baitute "nahikoa boluntario lortu" https://labur.eus/mskty7ji (Gedar)
† Fiskaltzak 12 urteko kartzela-zigorra eskatu du Urduñako zazpi mojarentzat, bost ahizpa nagusiri tratu txarrak ematea egotzita https://labur.eus/evq6nbzn (Aiaraldea)
متاح الآن! بحث تيليغرام 2025 — أهم رؤى العام 
