ch
Feedback

不要被骗子欺骗!Telemetrio 会找到并标记这些频道 👉 如果想查看标记,请订阅

ARGIA

ARGIA

前往频道在 Telegram

Kazetaritza independentea, txikitik eragiten... Telegramen ere bai. 😊 Gure lana estimatzen baduzu, ARGIAko kide egitera animatu nahi zaitugu: nahi duzun diru ekarpena egin eta bueltan nahi duzuna eskatzeko aukera duzu. https://www.argia.eus/eginargiakoa

显示更多
未指定国家新闻与媒体25 177
5 653
订阅者
无数据24 小时
-17 天
+930 天
帖子存档
ARGIA
5 653
👋🏽Astelehen on, ARGIAzale: 🏠✊🏽 "Grebak balio behar du greba ostean baldintza hobeagoetan borrokan jarraitzeko” A11ko greb
👋🏽Astelehen on, ARGIAzale: 🏠✊🏽 "Grebak balio behar du greba ostean baldintza hobeagoetan borrokan jarraitzeko” A11ko greba orokorraren atarian, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuetako kide Ane Salvador eta Karla Pisanorekin mintzatu gara: https://labur.eus/aunhdrpp Horez gain, Ibil Bediren disko aurkezpenean egon zen Gorka Peñagarikano lankidea, eta hortik bueltan egindako gogoeta batzuk dakartza gaurko Goizean argi buletinak. Badaezpada https://labur.eus/9wp56sza

ARGIA
5 653
🎧Nahikoa lo egiteko denborarik ba al dute haur eta gazteek? Beranduegi oheratzen al dira haur eta gazteak? Nerabezaroko erritmo zirkadianoa kontuan hartuta atzeratu egin behar al da institutura sartzeko ordua? Zenbat lo egiten dute eta egin beharko lukete ume eta nerabeek? Galdera ugarirekin dator honako honetan Mikel Garcia Idiakez. ▶️Entzun atala osorik: https://labur.eus/bnsiy4sh 📍Entzun Etxerako Lanak podcastaren atal guztiak ARGIAren hezkuntza kanalean: https://www.argia.eus/hezkuntza

ARGIA
5 653
Gaurko egunez duela 75 urte, 1951n... Resurreccion Maria Azkue hil zen Bilbon, euskaltzale nekaezina. 1864an Lekeition jaioa,
Gaurko egunez duela 75 urte, 1951n... Resurreccion Maria Azkue hil zen Bilbon, euskaltzale nekaezina. 1864an Lekeition jaioa, apaiz, idazle eta hizkuntzalari euskaltzale oparoa izan zen. Euskararen ikerkuntzan eta gerra aurreko euskararen pizkundean garrantzi handiko pertsona izan zen. Euskaltzaindiaren lehen burua izan zen, eta euskal abesti, ipuin eta ohitura zaharrak biltzen lan handia egiteaz gain, euskarazko eleberriak, musika konposizioak eta euskara ikasteko liburu zenbait argitaratu zituen 1897an Euskalzale euskarazko astekaria ere sortu eta euskararen inguruko bere gogoetak idatzi zituen bertan. Gehiago: 1918: Berlinen I. MG-ren aurkako greba orokorra egin zuten eta Alemaniako enperadoreak abdikatu egin zuen https://labur.eus/kqgtttuk 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!

ARGIA
5 653
Duela 50 urte, 1976ko uztailaren 21ean, Bergaran hainbat herritako alkate, agintari eta herritar andana bildu ziren instituzi
Duela 50 urte, 1976ko uztailaren 21ean, Bergaran hainbat herritako alkate, agintari eta herritar andana bildu ziren instituzioen demokrazia eskatzeko. Haien artean zegoen Xabier Amenabar bergararra, EAJko kidea. Familia jeltzalekoa, 36ko Gerrako kontuez eta frankismoko garaiaz mintzo zaigu, besteak beste. ✍🏻 Miel Anjel Elustondo "Gure alderdia horrexetan izan da ona, afiliatuen ondoan egoten, batzokiak ondo antolatzen, ekitaldiak organizatzen… Eta orain ez da halakorik egiten".

ARGIA
5 653
Eguerdi on! 👉🏿Pengo Bossio Wangik 26 urte zituen eta urriaren 23an zendu da Trappesen (Frantzia), gizon zuri arrazista bate
Eguerdi on! 👉🏿Pengo Bossio Wangik 26 urte zituen eta urriaren 23an zendu da Trappesen (Frantzia), gizon zuri arrazista batek tirokaturik. Azken aldian eraso arrazistak emendatuz doaz Frantziako Estatuan, eta nabaria da diskurtso arrazisten normalizazioa ere. Horretan dabiltza Bolloré ultra-aberatsaren hedabideak eta funtsean, mugimendu antirrazistak horiek jo ditu Bossio Wangiren hilketaren errudun nagusitzat ⤵️ Bolloré komunikabideen aroan, Trappeseko eraso arrazista ez da kasualitatea ✍🏽 Jenofa Berhokoirigoin.

ARGIA
5 653
Itsaso Zubiriak abixua eman digu: 2027ko egutegia kalean da. Efemerideak, interesgarri: ikurrinaren legeztatzea, lehen topake
Itsaso Zubiriak abixua eman digu: 2027ko egutegia kalean da. Efemerideak, interesgarri: ikurrinaren legeztatzea, lehen topaketa feministak, Askatasunaren Ibilaldia, Xan Marguiraulten atxiloketa… Historiaren lekuko https://labur.eus/ims0essl

ARGIA
5 653
Gaurko egunez 1959an... Lehenbiziko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa egin zen Eibarren. 5.000 entzule batu ziren udaletxe aitzineko plazan ondorengo bertsolariak entzuteko: Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Akilino Izagirre, Manuel Lasarte, Joxe Lizaso, Jose Joakin Mitxelena eta Manuel Olaizola Uztapide. Azken hori suertatu zen garaile, eta Mitxelena izan zen txapeldunorde. Saioaren une batean, gai jartzaileak lehen aldiz bederatzi puntuko bertsoa botatzeko eskatzean, Mitxelena ez beste guztiek uko egin zioten. Joan Antonio Mogel idazlearen omenez antolatutako ekimenen baitan antolatu zuen txapelketa Euskaltzaindiak. Gehiago: 1661, duela 365 urte: 'Matalaz' plaza publikoan exekutatu zuen Frantziako armadak, zuberotarren altxamendua gidatu zuen erretorea https://labur.eus/inmr5i60 1595: Nafarroan Intzako sorgin-ehizan salatutako pertsona guztiak absolbitu zituzten, bat izan ezik https://labur.eus/kn5acoup 1610: Zugarramurdiko sei pertsona erre zituen bizirik inkisizioak Logroñon https://labur.eus/vi6nto5q 1939: Hitler hiltzen saiatu ziren Munichen, lehergailu batekin https://labur.eus/v5zng838 2003: Baionako trenbideetan mus txapelketa antolatu zuten Demoek https://labur.eus/hk0otpxj🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!

ARGIA
5 653
🔴 Aitor Mendiluze garaile Gernikako Jai-Alain. Hauxe sailkapena: 713 Aitor Mendiluze 707 Aner Peritz 707 Joanes Illarregi 70
🔴 Aitor Mendiluze garaile Gernikako Jai-Alain. Hauxe sailkapena: 713 Aitor Mendiluze 707 Aner Peritz 707 Joanes Illarregi 703,5 Ane Labaka 694 Aitor Bizkarra 687 Agin Laburu Irakurri kronika, hemen: https://labur.eus/0bswmoj2 📸 Hibai Agorria/EHBT

ARGIA
5 653
Txiki geratu da Erriberako AEK euskaltegiak 1988tik Tuteran (Nafarroa) zuen egoitza. Azken hamar urteetan %200 igo da matriku
Txiki geratu da Erriberako AEK euskaltegiak 1988tik Tuteran (Nafarroa) zuen egoitza. Azken hamar urteetan %200 igo da matrikulazioa. Hori dela eta, beste lokal batera igaro dira: Alde Zaharretik urrunago, baina baliabide gehiagorekin eta espazio handiagoarekin. Klaseak hasi berritan, ARGIAk egoitza bisitatu, eta irakasle eta ikasleekin egoteko aukera izan du. Ilusioz solastatu dira. Egoitza berria Tuteran, hamarkada batean ikasle kopurua hirukoiztu ondoren https://labur.eus/3h3etehp

ARGIA
5 653
Arratsalde on, Argiazale! 👋 👦🏻📚🧒🏽Irakurritakoa ulertzeko gaitasunaren gainbehera eta irakurmena lantzearen garrantzia b
+1
Arratsalde on, Argiazale! 👋 👦🏻📚🧒🏽Irakurritakoa ulertzeko gaitasunaren gainbehera eta irakurmena lantzearen garrantzia bolo-bolo dabilen honetan, Sarrigurenen (Nafarroa) irakasle den Juan Cruz Ripoll adituarengana jo dugu pista bila: "Inportantzia ematen diot testuen inguruko galdera onak egiteari eta ikasleek kultura orokor zabala garatzeari" 👇 “Irakurmena hobetzeko, asko irakurtzea ez da nahikoa, estrategiak ikas daitezke” On egin! 😊

ARGIA
5 653
Kaixo! Ezkutuan pasa den historia horietako bat ekarri du oraingoan Urko Apaolazak Denboraren Makina-ra. ⛓️ 1941ean erregimen
Kaixo! Ezkutuan pasa den historia horietako bat ekarri du oraingoan Urko Apaolazak Denboraren Makina-ra. ⛓️ 1941ean erregimen frankistak Emakumearen Babeserako Patronatua sortu zuen, eta asko ziren bere sareetan eroritakoak: umezurtzegietako haurrak, putetxeetan atxilotuak edo, besterik gabe, egoera zaurgarrian zeuden familia pobreegandik banandutako neskatilak. ⛪️ Kongregazio erlijiosoetako egoitza itxietara bideratzen zituzten, eta haietako bat Pilar Arechavaleta moja bilbotarrak sortu zuen. Holako zentroetan, neskak zuzentzeko lan behartuak eta tratu txarrak ohiko ziren, elektroshockak erabiltzeraino. ⤵️ Neska gaiztoak ‘zuzentzen’ zituen moja bilbotarra

ARGIA
5 653
Eguerdi on, lagunok! Hementxe ditugu larunbateroko kultur kritikak: 🎤 Erik Urano raplaria, Dabadaban, Gorka Intxaustiren kro
+3
Eguerdi on, lagunok! Hementxe ditugu larunbateroko kultur kritikak: 🎤 Erik Urano raplaria, Dabadaban, Gorka Intxaustiren kronikan https://labur.eus/g7dmtssl 🎸 Vibora eta Ezta Ilen taldeak, Bergarako Kartzela Zaharrean, Ekain Carrascoren eskutik https://labur.eus/rszr1bcp 📕 Lurdes iriondoren ipuinak eta antzezlanak jasotzen dituzten liburuak gomendatu dizkigu Amaia Alvarezek https://labur.eus/lpf2nere 🎼 Eta Olbek antolatutako La traviata operaren kronika egin digu Montserrat Auzmendik https://labur.eus/diwgota5

ARGIA
5 653
Egun on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan: 🖌 Goian Adur Larrearen zinta, asteburuan abian den Lurrama azoka
Egun on, lagunok! Astekari honetako iritzi bilduma segidan: 🖌 Goian Adur Larrearen zinta, asteburuan abian den Lurrama azokari buruz ⤴️ ✍️ Ula Iruretagoienaren ‘Lurraldea eta arkitektura’ zutabea: Sariak ✍️ Tere Maldonado, filosofia irakaslea (🎨 Maider Leturiaga): Etika eta politika ✍️ Jesús Rodríguez, Directako kazetaria: Ezkerren batasuna, antzerki hutsa? ✍️ Baleren Bakaikoa, ekonomialaria: Zer dugu bada migrazioen aurka? ✍️ Nekane Txapartegi, kazetari feminista: Haserrea eta mina antolatu! ✍️ Castillo Suárez, idazlea: Espainiari begira Asteburu eta irakurketa on! 😘

ARGIA
5 653
Gaurko egunez 2002an... Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak. Baionako t
Gaurko egunez 2002an... Gas negar-eragilea erabiliz eta kolpeka hustu zuen Baionako epaitegia Frantziako Poliziak. Baionako tren geltokiko atariko frantsesezko panela euskaratzeagatik epaitzen ari ziren Zuzen Ekintza Taldeko eta Demoetako bina kide. Auzipetuek euskarazko itzultzailea eskatu zutenean epaileak epaiketa atzeratzea erabaki zuen, eta aretoan bildutako 300 euskaltzaleak “Euskal Herrian euskaraz” oihuka hasi ziren. Polizia aretoa husten saiatu zenean, bertan zirenak lurrera bota ziren eta horien aurka kolpeka hasi eta gasa jaurti zuten. Gehiago: 1976, duela 50 urte: 'Xalbador' bertsolaria hil zen Urepelen, bere omenaldian https://labur.eus/w9qoxadc 1610: Zugarramurdiko 40 pertsona epaitu zituzten sorginkeria egotzita Logroñoko inkisizioaren auzitegian https://labur.eus/os1zg2tp 🗓 Efemerideak gustuko dituzu? 2027ko ARGIAren egutegian egunero berri bat izango duzu. Eskuratu hemen!

ARGIA
5 653
Itzaletik Argira | Gau beltza ez, egun beltza izan zen 2011ko urriaren 31 hura Gloria Rodríguez gasteiztarrarentzat. 🏠 5 eta
Itzaletik Argira | Gau beltza ez, egun beltza izan zen 2011ko urriaren 31 hura Gloria Rodríguez gasteiztarrarentzat. 🏠 5 eta 10 urteko haurrekin, amarenera bueltatu behar izan zuen, etxetik kaleratua izan ostean. Argazkiak salatzen du garaia eta egoera: gurasoen etxeko telebista ipurdidun hori, zabaltzeko arropa mordoa saskian eta, mandoa eskuetan duela, bere begirada galdua... ⤵️ Egun beltza ✍🏽 Urko Apaolaza Avila 📸 Alex Larretxi

ARGIA
5 653
👉 Gutxitan ikusten da inguruan politikari bat dimititzen. Hori gertatu da Espainiako Gobernuan hauteskundeak ate joka direla
👉 Gutxitan ikusten da inguruan politikari bat dimititzen. Hori gertatu da Espainiako Gobernuan hauteskundeak ate joka direla. Xabier Letonaren analisia: AHTaren porrota iritsi da kanpainara https://labur.eus/fjm6fqo5 📢 365 egun greban, Gipuzkoako zahar egoitzetako langileak https://labur.eus/whihp4wk 1️⃣1️⃣2️⃣ “112 larrialdi zerbitzua Polizia mota guztietako deien zentralita bilakatu da” https://labur.eus/uzvzyuks (Euskalerria Irratia) Agifes elkarteko psikologo Iker Arrizabalaga: “Pertsonari autodeterminatzeko eta bere erabakiak hartzeko aukera eman behar zaio” https://labur.eus/orlbme2i Ondo izan!

ARGIA
5 653
Kaixo lagunak, 📢 Hego Euskal Herrian Greba orokorra ate joka dugu, eta deialdi bateratuak iragarri dituzte sindikatuek eta h
Kaixo lagunak, 📢 Hego Euskal Herrian Greba orokorra ate joka dugu, eta deialdi bateratuak iragarri dituzte sindikatuek eta herri mugimenduek. 70 mobilizazio baino gehiago antolatu dituzte azaroaren 11rako, sindikatuek eta hainbat eragilek batera https://labur.eus/m11vqs3h 🟢 Gaur abiatu da Lurrama, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen duen laborantza herrikoiaren festa https://labur.eus/9rgiywws 👷‍♂️ Cap Capitalek Amurrioko Tubos Reunidoseko langileen %20a kaleratzea eta soldatak bost urtez izoztea proposatu du enpresa erosi ahal izateko https://labur.eus/varptt6b 📖 ‘Haize kontra’ ariko da IX. Hitzen Lihoa, Oiartzunen https://labur.eus/zzqht5yh Laster itzuliko gara

ARGIA
5 653
NOBEDADEA | Ilargia eta Landareak 2027ko agenda 🌕 Garai bakoitzean eta ilargiaren arabera egin beharreko lanak, Jakoba Errekondok azalduak. Antton Olariagaren ilustrazioak. Eskaintza berezia urtarrilaren 10 arte: agenda erosita, Bizi Baratzea Orriaren azken zenbakia opari! Prezioa: 15€ Eskuratu Ilargia eta Landareak 2027ko agenda ARGIAren Azokan

ARGIA
5 653
Ostiral on! Ipar Euskal Herriko atzoko greba egunari begira hasi da gaurko Goizean argi buletina. Erosahalmenaren defentsa ht
Ostiral on! Ipar Euskal Herriko atzoko greba egunari begira hasi da gaurko Goizean argi buletina. Erosahalmenaren defentsa https://labur.eus/ynonrlng Albisteak: 🦉 Hegaztien izenak euskaraz ageri dira mundu mailako datu-base nagusian (Elhuyar) https://labur.eus/1bj4vdnv 🌹 Jose Maria Quesadarentzako erreparazioa eskatu dute, Espainiako Gobernua eta Donostiako Udala interpelatuz (Irutxuloko Hitza) https://labur.eus/u0ysx59j 🇫🇷❌ 'Canon français' ekitaldia ezeztatua dela dioten mezu faltsuak igorri dituzte prentsara (Euskal Irratiak) https://labur.eus/7sgzo1p7 🎉 “Herritik errotik”, sustraietara begira jarriko den Nafarroa Oinez antolatuko du Lizarrako ikastolak (Euskalerria irratia) https://labur.eus/9uxn4rox Egun ona izan, lagunok.

ARGIA
5 653
Gaurko egunez 1982an... Juan Pablo II.a Aita Santuak Euskal Herrira bisita egin zuen. Aurreko asteetan Espainiako hedabideek
Gaurko egunez 1982an... Juan Pablo II.a Aita Santuak Euskal Herrira bisita egin zuen. Aurreko asteetan Espainiako hedabideek haizatutako lehergailu eta bestelako mehatxuen beldur giroan, segurtasun neurri handiz eta kolore guztietako poliziaz beteta zeudela bisitatu zituen Loiola eta Xabier. Batean zein bestean esperotakoa baino jende gutxiagok egin zion harrera. Loiolara helikopteroz iritsi zen, baina jaistean ez zuen, herrialde berri batera iristean egin ohi zuen moduan, lurra musukatu, agintari abertzaleek nahi zuten bezala. ETAren indarkeria gaitzetsi zuen hitza hartzerakoan. Gehiago: 1986, duela 40 urte: Donostiako Bilintx liburu-dendaren aurkako eskuin muturraren atentatua lehergailuarekin https://labur.eus/5935lhjd 1991, duela 35 urte: Kurdueraz mintzatu zen diputatu bat Turkiako parlamentuan lehen aldiz, irain artean https://labur.eus/oxeya6di 2027ko egutegia dagoeneko salgai dago. Eskuratu ARGIAren Azokan.