en
Feedback

Don't get caught by a cheater! Telemetrio finds and tags such channels 👉 If you want to see the tag, subscribe

BERRIA egunkaria

BERRIA egunkaria

Open in Telegram

BERRIA egunkariaren kanala: albisteak, informazio interesgarria, gaurkotasuna jarraitzeko beste modu bat. Whatsappen: ‎https://whatsapp.com/channel/0029Va8mEtQIN9ir8bWU6B3J

Show more
The country is not specifiedNews & Media20 772
8 182
Subscribers
No data24 hours
-47 days
-1130 days
Posts Archive
Gabon! Argi geratu zait zuen hautua: ze astearte, ze ostiral eta ze arraio! Sineskerietan ez sinestea gomendatzen dizuet nik ere, baina, tira, utz nazala bakean begira daukadan katu beltzak. 📚 'Ziutateaz': izuaren erregistro ez errealista bat. Aurten da mende erdia Bernardo Atxagaren lehen liburua argitaratu zenetik, ‘Ziutateaz’👇🏿 https://b.eus/ziutateaz_50urteTG 👩‍⚖️ Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak👇 https://b.eus/zaldibar_baigorri_ikertuTG 📉 Erregaiak merkatzearen ondorioz inflazioa pixka bat apaldu da urrian: %4,8ra jaitsi da👇🏻 https://b.eus/inflazioa_apaldu_urriaTG 🗳 ETB1eko eta Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaida hilaren 19an egingo dute👇🏽 https://b.eus/eitb_hauteskunde_eztabaidaTG Bihar arte!

🔊 Ipar Euskal Herriko hautetsiek bat egin dute euskararen koofizialtasun eskaerarekin. 300 hautetsik baino gehiagok dei egin dute azaroaren 21ean euskalgintzak Baionan antolatu duen manifestazioan parte hartzera👇🏾 https://b.eus/hautetsiak_koofizialtasunaTG

🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] Hazparne, Lekeitio, Agurain, Eibar... Hau ez da dadoa airera botatzea eta non erortzen den begira geratzea. Aldagai anitzek eragin dezakete bertso saio bat non egin erabakitzeko orduan, baina denak daude «logika orokor baten baitan» Zeren arabera aukeratzen diren lekuak, nola erabakitzen diren sailkatu kopuruak, eta zer-nolako arrastoa uzten duen bertsoak herrian, guztiak dauka azalpen bat👇 https://b.eus/saioak_nonTG

[ORAIN IREKIA] Bi urte daramatza Iker Goñik Euskadiko Futbol Federazioko presidente. Bihar jokatuko du gizonezkoen euskal sel
[ORAIN IREKIA] Bi urte daramatza Iker Goñik Euskadiko Futbol Federazioko presidente. Bihar jokatuko du gizonezkoen euskal selekzioak Venezuelaren aurka, San Mamesen👇 https://b.eus/iker_goniTG

Zuk noiz ospatzen duzu zoritxarreko eguna:
Anonymous voting

BERRIA irakurtzeak zorte ona dakar! 🗣Alain Lamassoure, Eurodiputatu ohia: «Jakobinismoa Frantziako Errepublikaren DNAren parte da»👇🏻 https://b.eus/lamassoureTG 👩🏼‍🚒Bilbon 40 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean piztu den sua dela eta👇🏿 https://b.eus/sutea_40TG 🗳Hasi da hauteskunde kanpainarik beroena👇🏽 https://b.eus/kanpaina_beroaTG 🗳🏠Aspaldian daude alderdiak dena emanda bozei begira, baina, azkenean, iritsi da kanpaina, eta etxebizitzari loturik heldu da👇🏻 https://b.eus/kanpaina_etxebizitzaTG Gero arte, eta zorte on, beharko duzu eta!

Egun on! Zuk noiz ospatzen duzu zoritxarreko eguna?
Anonymous voting

Gabon! Euro bat emango balidate enpresa teknologiko erraldoi bateko zuzendari nagusiak bikotekidea engainatu ondoren kargua uzten duen aldiro, bi euro irabaziko nituen azken bi urteetan. Ez da diru asko, baina kuriosoa da. 👋 Jensen Huang Nvidiako kontseilari ordezkariak dimisioa eman du👇🏻 https://b.eus/huang_erori_nvidiaTG 🏠 Espainiako Kongresuak onetsi egin du etxegabetzeen aurkako dekretua, eta atzera bota du alokairuak automatikoki berritzekoa👇🏽 https://b.eus/espainia_etxegabetzeen_dekretuaTG 🗣 Sarak eta Baionak Bordelen defendatu dute euskara ofizialki aitortzea «herritarren agindu demokratikoa» betetzea dela👇🏿 https://b.eus/sara_baiona_defendatuTG ⚫️ Israelek gutxienez 11 pertsona hil ditu Gazan, horietako sei ospitale batean👇 https://b.eus/israelek_11_hilTG Bihar arte!

🟡 [BERRIAlagunentzako AURRERAPENA] Iker Goñi buru duen federazioak Espainiako Kirol Kontseilu Gorenera jo du aste honetan, K
🟡 [BERRIAlagunentzako AURRERAPENA] Iker Goñi buru duen federazioak Espainiako Kirol Kontseilu Gorenera jo du aste honetan, Kirol Legeak ematen dituen aukerak baliatzeko👇 https://b.eus/iker_goniTG

🎧 Udazkeneko nobedadeen abaroan dator aste honetan #MurMur podcasta. Bidaia sonikoa honako hauek osatu dute: Ezezez, Silitia, Txopet, KAK!!, Audience, Gaüze, Marte Lasarte, Peiremans+, Eñaut Elorrieta, Ibil Bedi eta Peru Galbete. Entzun saioa osorik👇🏽 https://b.eus/murmur_bidaiaTG

🤖 BERRIAk adimen artifizialari buruzko albiste buletin bat egingo du. Azaroaren 18an argitaratuko dute lehen buletina, eta bi astean behin jasoko dute izena ematen dutenek. 📬 Irakurleek adimen artifizialaren inguruko galderak eta iradokizunak bidaltzeko aukera izango dute👇🏻 https://b.eus/aa_buletinaTG 👉🏼 Harpidetu, hemen👇🏽 https://b.eus/aa_harpidetuTG

✒️ 87 auzapezek prefetari idatzi diote, euskarari buruz duen jarreraz «kezka» agertzeko👇🏽 https://b.eus/gutuna_prefetariTG

–Ama, txisteak agortu zaizkit, eta kanalean inork ez du txalorik egiten. –Lasai, maitea. Zuek behintzat ez zineten ibili atzo jendea harrokeriaz identifikatzen eta ikurrinak zakarrontzira botatzen. 🛌 Gaitzak atsedenik ematen ez duenean👇🏿 https://b.eus/insomnio_hilgarriaTG 🗣Sara Iriarte eta Leire Agirre: «Sortzeko orduan libreagoak izatea gustatuko litzaiguke, eta uste dut oraindik ezin garela izan»👇🏾 https://b.eus/iriarte_agirreTG ⚽️ Reala Europa kopako final-laurdenetarako sailkatu da, Fenerbahceri 0-2 irabazita👇 https://b.eus/fenerbahce0_2realaTG ⛰Gorbeiako haizearekin borrokan👇🏾 https://b.eus/gorbeia_gurutzeaTG

📹 Leporaino betetzen ari dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioak. Eibarko saiora irrika eraman zuen publikoak, gogotik jo baitzuen txalo ariketa guztietan. Bertsozaleekin izan zen Miren Mujika Telleria saio hartan👇 #txapelpekoak https://b.eus/bertsoak_eibarrenTG

Gabon! Gaur umoreak ere greba egin du etxebizitza eskubidearen alde. 😡 Haserrea, prezioak bezala: goia jota. Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra egindako manifestazioak Euskal Herrian aspalditxoan egindako jendetsuenak izan dira👇🏽 https://b.eus/haserrea_goia_jotaTG 🤝❌ Adostasun zabala diagnostikoan, baina ez konponbidean👇 https://b.eus/a11_diagnostikoa_konponbideaTG 📢 Los Ochoseko maizterrek martxa egin dute Erandiotik Bilbora, LAB sindikatuarekin batera👇🏻 https://b.eus/los_ochos_martxaTG 🌍 Mezu ozena Espainiako klase politikoari: grebaren deitzaileak, hau da, Maizterren Sindikatuak nabarmendu du «beste borroka ziklo bat» abiarazi duela lanuzteak, eta «historikoa» izan dela👇🏿 https://b.eus/espainia_a11_grebaTG Bihar arte!

📣 Arratsaldean Hego Euskal Herriko hainbat herritan egin dituzte manifestazioak: Elizondon, Erandion, Ordizian, Durangon, Azpeitian, Errenterian... Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon ere mobilizazioak egin dituzte arratsaldean. Bideoan, Zumaian egindako mobilizazioa👇 https://b.eus/greba_zuzenekoaTG

📣 Etxebizitza arazoa konpontzeko neurri «erreal eta erradikalak» eskatu dituzte milaka eta milaka lagunek. Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioek jendetza ikusgarria bildu dute hiriburuetako mobilizazioetan👇 https://b.eus/etxebizitza_arazoa_konpontzekoTG

📣 Grebalarien zutabeek bat egin dute, eta manifestazio jendetsuak egiten ari dira Hegoaldeko hiriburu eta hainbat herritan👇🏽 https://b.eus/greba_zuzenekoaTG

[ARGAZKI GALERIA] Greba eguneko goiza: bideak itxita, bi atxiloketa eta jendea kalean. Goizeko piketeak amaitu dira, eta manifestazioetara bidean daude grebalari asko. Poliziarekin zenbait istilu izan dira, eta pertsona bat atxilotu dute Iruñean eta beste bat Zamudion. https://b.eus/greba11_galeriaTG

📸 Añorgatik Ibaetara bideko errepidea blokeatu dute LABeko kideek, bi noranzkoetan, Donostian. «Etxea bizitzeko, ez espekula
📸 Añorgatik Ibaetara bideko errepidea blokeatu dute LABeko kideek, bi noranzkoetan, Donostian. «Etxea bizitzeko, ez espekulatzeko!», oihukatzen dute grebalariek. Ertzaintzaren dozena bat furgoneta heldu dira. https://b.eus/greba_zuzenekoaTG