uz
Feedback

Firibgarlarga uchmang! Telemetrio bunday kanallarni topadi va belgilaydi 👉 Belgini ko‘rmoqchi bo‘lsangiz, obuna bo‘ling

BERRIA egunkaria

BERRIA egunkaria

Kanalga Telegram’da o‘tish

BERRIA egunkariaren kanala: albisteak, informazio interesgarria, gaurkotasuna jarraitzeko beste modu bat. Whatsappen: ‎https://whatsapp.com/channel/0029Va8mEtQIN9ir8bWU6B3J

Ko'proq ko'rsatish
Mamlakat belgilanmaganYangiliklar & Media20 698
8 186
Obunachilar
-124 soatlar
+17 kun
-430 kun
Postlar arxiv
Gabon! Igandeak utzitakoak: 🏃🏽‍♀️ Javi Guerra eta Katherine Tisalema garaile 61. Behobia-Donostian 👇 https://b.eus/BehobiaDonostia61TG 📩 Patxi Lopez Sanchezekin, Bilbon: «ETAri irabazi genion, eta berriro irabaziko diegu gorroto zabaltzaileei» 👇 https://b.eus/SanchezBilboTG ⚾️ Zabalak Muruari irabazi dio, eta finalean izango da berriz ere 👇 https://b.eus/Zabala2211MuruaTG 🗣 Etxalarko usozalerik nagusiena da Gerardo Danboriena, eta, uso sasoian, egunero igotzen da usategira, hegaztien hegaldiari adi-adi begiratzera: «Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da ezaguna» 👇 https://b.eus/GerardoDanborienaTG Bihar arte!

[ORAIN IREKIA] 🗣 Eñaut Elorrietak bere laugarren bakarkako lana plazaratu berri du: 'Festina Lente'. The National taldeko Br
[ORAIN IREKIA] 🗣 Eñaut Elorrietak bere laugarren bakarkako lana plazaratu berri du: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin👇🏽 https://b.eus/koxka_elorrietaTG

Egun on! Igandeko BERRIAk etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra du hizpide: 🏘 Espekulazioa bukatzeko, kaleak hartzera 👇 https://b.eus/EspekulazioaBukatzekoTG 👥 Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Horietako biren testigantzak jaso ditu BERRIAk 👇 https://b.eus/PrekaritateraKondenatuakTG 📩 Etxebizitzak dardarka jarri du kanpaina 👇 https://b.eus/EtxeKanpainaTG Badira kontu gehiago: 🇮🇱 Israelgo presidenteak Eisenkoti emango dio gobernua osatzeko aukera 👇 https://b.eus/Israel_EisenkotTG ✍️ Gorka Azkarateren #Analisia: Txartelak garesti 👇 https://b.eus/Azkarate_GarestiTG Gero arte!

📊 Behin behineko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren sailkapena. Horiek dira finalaurrekoaren lehen faseko sailkapeneko
+2
📊 Behin behineko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren sailkapena. Horiek dira finalaurrekoaren lehen faseko sailkapeneko postuak. Gernika-Lumoko saioaren kronika hemen 👇 https://www.berria.eus/kultura/bertsoa-sentitzea-da-gakoa_2166247_102.html

+2
📊 Behin behineko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren sailkapena. Horiek dira finalaurrekoaren lehen faseko sailkapeneko postuak. Gernika-Lumoko saioaren kronika hemen 👇 https://www.berria.eus/kultura/bertsoa-sentitzea-da-gakoa_2166247_102.html

Aitor Bizkarraren bakarkako lana izan da Gernika-Lumoko saioko bertso hautatua #txapelpekoak

Gabon! Txamarrarekin izan naiz berriro, baina nahiko etsita itzuli naiz etxera. Gogoan nuen jatorragoa zela. Zenbat egun falta dira uda hasteko? ✍🏼 Oihana Arana: 'Bira'👇🏼 https://b.eus/arana_biraTG 🗣 Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea: «Biltzarrean aztertuko da norantz eraman nahi ditugun euskararen politikak hurrengo 20-25 urteetan»👇🏿 https://b.eus/aitor_aldasoroTG 🎰 Unai Garma, ludopata errehabilitatua: «Apustuetan, irabaztea izaten da arriskutsuena»👇 https://b.eus/unai_garmaTG 🍃 Lurrama: laborantza praktika jasangarriagoen bidean👇🏽 https://b.eus/lurrama_jasangarriagoTG Bihar arte!

🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] 🗣 Eñaut Elorrietak bere laugarren bakarkako lana plazaratu berri du: 'Festina Lente'. The
🟡 [BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] 🗣 Eñaut Elorrietak bere laugarren bakarkako lana plazaratu berri du: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin👇🏽 https://b.eus/koxka_elorrietaTG

Aitor Mendiluze Gonzalezek irabazi du Gernika-Lumon jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioa. Kronika, laster,
Aitor Mendiluze Gonzalezek irabazi du Gernika-Lumon jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioa. Kronika, laster, https://berria.eus atarian. #txapelpekoak

[ZUZENEAN] Ikusi zuzenean BERRIAn Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Gernika-Lumoko finalaurrekoa, eta jarraitu, aldi ber
[ZUZENEAN] Ikusi zuzenean BERRIAn Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako Gernika-Lumoko finalaurrekoa, eta jarraitu, aldi berean, BERRIAko kazetarien kontakizuna👇 #txapelpekoak https://b.eus/gernika_finalaurrekoa_zuzeneanTG

🗣 Lide Arrieta eta Laura Iparragirre. Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko👇 https://b.eus/arrieta_iparragirreTG

Egun on! Zer polita den aspaldiko lagun bat topatzea denbora asko pasa ondoren. Badakit orain hainbat hilabete igaroko ditugula elkarrekin, txamarra maitea! ⚽️ Athleticek izango du jokalari gehien selekzioaren zerrendan: bost👇🏽 https://b.eus/euskal_selekzioa_zerrendaTG 🛬 Bonba abisu faltsuak izan dira berriro ere Europako hainbat hegalditan👇 https://b.eus/abisu_faltsuak_berriroTG 🧠 Julia Nueno Guitart, Forensic Architecture taldeko ikertzailea: «Israelen adimen artifizialeko sistemak inoiz ez dio uzten helburu militarrak sortzeari»👇🏿 https://b.eus/julia_nueno_guitartTG 📺 Iñigo Sbeltza, 'Izaki pixkat gardenak' telesailaren sortzaile eta zuzendaria: «Beti gustatu izan zaizkit beldurrezko generoa eta umorea»👇🏻 https://b.eus/inigo_sbeltzaTG Gero arte!

[ORAIN IREKIA] Hiru hilabete irauten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak, baina Bertsozale Elkarteak aurrez hasi behar d
[ORAIN IREKIA] Hiru hilabete irauten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak, baina Bertsozale Elkarteak aurrez hasi behar du hura antolatzeko lanetan, eta, amaitutakoan ere, aje handia uzten dio. Gainerako plazak aktibatzeko funtzioa ere badu txapelketak. Gaur, Gernika-Lumon jokatuko da finalaurrekoa👇 https://b.eus/txapelketa_zurrunbiloTG

🎶 Pintxo-potea ostegunez ez dago gaizki, ez, baina maiteminez, ostiralez nago guztiz maiteminez💖 📣 «Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei👇🏽 https://b.eus/hizkuntza_zaurgarriakTG 🚨Osakidetzan sexu jazarpenaz akusatutako medikua mailaz jaitsi dutela berretsi du Osasun sailburuak👇🏻 https://b.eus/medikua_mailaTG 🌡 Aurten Lurreko tenperatura anomalia 1,5 gradutik gorakoa izango dela aurreratu du Copernicusek👇🏿 https://b.eus/anomaliaTG 🚨 Segurtasun Sailak atxilotuen aurrekari penalen berri ere emango du, jatorria jakinarazteari utzi gabe👇🏻 https://b.eus/aurrekariakTG Bihar arte!

[BERRIAlagunentzat AURRERAPENA] «Dimentsio handiko zurrunbilo bat» izaten da Bertsozale Elkartearentzat Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa antolatzea. «Makroekitaldi bat da, baina eskatzen du aurretik elkarteko eta bertso komunitateko mekanismo asko martxan egotea», dio Oier Iurramendi elkarteko koordinatzaileak. Eta, amaitutakoan ere, aje handia uzten dio elkarteari, gainerako plazak aktibatzeko funtzioa ere badu eta👇 https://b.eus/txapelketa_zurrunbiloTG

Bihar beteko dira 50 urte Xalbador hil zenetik, eta, Izura kultur elkartearen bidez, 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-k eta BERRIA
Bihar beteko dira 50 urte Xalbador hil zenetik, eta, Izura kultur elkartearen bidez, 'Ipar Euskal Herriko Hitza'-k eta BERRIAk modua izan dute Urepeleko bertsolariak 1967ko abenduan Hernanin bota zituen bertso batzuk eskuratzeko, urte hartako txapelketako finalean jazotakoari buruzkoak: «Oraino ere ni oroitzen naiz/ han entzun nituen hotsez/ kondenatuen gisan nindagon/ ikaran nindagon lotsez [...] Donostiako afrontu hori/ goxatu dute Hernanin». Entzun bertsoak hemen: 'Xalbador: txapelketako txistuez gaindiko bertsolaria' 👇🏼 https://b.eus/xalbador_50TG Eneko Bidegain, Xole Aire, Xabier Amuriza eta Jean Louis Hariñordoki Laka mintzatu dira erreportajean, bertsolariaren argazki ahalik eta osoena marrazteko xedez. Txomin Ezponda bertsolariak ere hitz egin du hari buruz. Xalbadorrekin hasi zen oholtza gainean bertsoak kantatzen, eta haren bikaintasunaz aritu da👇🏼 https://b.eus/txomin_ezpondaTG

🏴‍☠️ Industria hackeatzen duten hackerrek beren helburuak, beren soldatak eta beren emaitza kontuak dituzte. Nork hackeatuko du industria hackeatzen duen industria? Ez izan hozkailuetan eraso egin dieten exekutiboak bezain inozoa, eta aldaiozu PIN zenbakia sakelakoari: sare sozialei esker, denok dakigu zer egunetan jaio zinen 🎂 🗣 Maria Penilla: «Supermerkatuetako zibererasoa ardura faltagatik gertatu da»👇🏿 https://b.eus/maria_penillaTG ♥️ Lizarrak hartuko du 2027ko Nafarroa Oinez, 'Herritik errotik' lelopean👇🏻 https://b.eus/oinez_lizarraTG 🗣 Daniel Cetra: «Mundu digitalak posible egiten ditu lotura linguistiko nazionalak»👇🏾 https://b.eus/daniel_cetraTG ⚽️ Realak bana berdindu du Lyonen aurkako Europa ligako neurketan👇🏼 https://b.eus/reala1_1olTG

⚽️ Realak bana berdindu du Lyonen aurkako Europa ligako neurketan. Etengabeko kontraerasoan aritu dira bi taldeak. Partidaren kronika👇🏻 https://b.eus/reala_lyonTG

Gabon! Gaur, pintxopotean entzunda: —Etxebarrin afaltzeko txanda hartu dugu, eta 2031rako eman digute. Baina ordurako txuletak ez al dira hoztuko? —Zertan dute antza Etxebarri erretegiak eta Osakidetzak? Bietan txanda bost urte barrurako ematen dizute. —Beraz, Osakidetza ere munduko osasun sistemarik onena izango da! 👨‍🍳Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, 'The World's 50 Best Restaurants' zerrendaren arabera👇🏻 https://b.eus/etxebarri_onenaTG ✊🏻 Lansarien eta erretreta pentsioen emendatzea galdegin dute Baionako karriketan👇🏽 https://b.eus/debaldeko_borrokaTG 📣 ELAk Kutxabanki egotzi dio euskarari «bizkarra ematea», langileen eta bezeroen kaltetan👇🏿 https://b.eus/kutxabank_euskaraTG 🪗 Xabi Solanok antzerkira salto egingo du 'Aitaren hauspoa' antzezlanean, bizipen pertsonaletatik sortutako obra batean👇🏻 https://b.eus/solano_antzerkiaTG Besterik ezean, bihar artean!

🎦 Hiru olatuak: Paul Urkijoren lehenengo film garaikidea izango da. Bermeoko kondaira batean dago oinarritua, baina gaur egu
🎦 Hiru olatuak: Paul Urkijoren lehenengo film garaikidea izango da. Bermeoko kondaira batean dago oinarritua, baina gaur egungo euskal gizartean girotua dago; Usurbilen izan dira eszena bat grabatzen👇🏻 https://b.eus/hiru_olatuTG