Ernai
رفتن به کانال در Telegram
Ezker abertzaleko gazte antolakunde autonomo eta iraultzailea gara, eta Euskal Herria, aske, sozialista, feminista eta euskalduna dugu helburu. www.ernai.eus
نمایش بیشترکشور مشخص نشده استسیاست15 421
1 630
مشترکین
اطلاعاتی وجود ندارد24 ساعت
اطلاعاتی وجود ندارد7 روز
+1030 روز
آرشیو پست ها
1 630
+1
#Etxebizitza |ren auziak berehalako konponbidea behar du.
Horregatik, astelehenean, elkarretaratzeak deitu ditugu Hego Euskal Herriko eskualde buruetan.
Batu deialdietara!
Etxebizitza eskubidearen alde, Euskal Herrian #UrratsBatAurrera
1 630
#Etxebizitza |ren auzian, bi dira Euskal Herrian funtsezko egitekoak.
Batetik, burujabetza gehiago behar dugu. Etxebizitza politikak gure behar eta baldintza propioetatik diseinatzeko. Bestetik, etxebizitza politikak, etxebizitza eskubide gisa eta ez negoziorako bitarteko gisa ulertuta diseinatu behar dira.
Beraz, burujabetza eta norabide sozialistako etxebizitza politikak, ezinbesteko bi premisa dira. Etxebizitza duin eta eskuragarriaren alde, Euskal Herrian #UrratsBatAurrera
https://www.instagram.com/reel/Dd05WLtgaf4/?stkn=d3NsYWl5aGp3czNn

Atzo eta gaur, irabaztera goaz!
Gora Euskal Herria askatuta!
Irailak 27. Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 51. urteurrena.
Gaur, irailak 27, 51 urte betetzen dira Juan Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi ETAko militanteak fusilatuak izan zirenetik, hain zuzen ere, 40 urte baino gehiago iraun zituen erregimen frankistaren azken hilketak izan ziren haienak
Lotuta eta ongi lotuta utzi zuen erregimen frankistak dena, bere interesei erantzuten ez zien inolako asmoek aurrerantzean ere lekurik izan ez zezaten. Bada, hori bera da iruzur hutsa izan zen trantsizioak bermatu zuena, gutxi batzuen interesak babestu eta Francoren oinordekotza ordezkatuko zuen estatua zilegiztatzea.
Txiki, Otaegi eta urte luzez Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokara batu diren militante guztiak oroitzen ditugu irailaren 27ro, beraiek urratutako bideari esker gaudelako hemen. Baina gaurko eguna ez dugu soilik igaro den horri erreparatzeko baliatzen, baita ere nazio askapen mugimendutik inolako zapalkuntzarik gabeko herriaren alde dugun konpromisoan berresteko.
Euskal Herrian bizi dugun egoerari aterabide emateko existitzen baita hamarkada luzeetan erein dugun zorua. Hemen badago antolatzen den herria, hemen baditugu baldintzak, hemen badago alternatiba, eta hori Euskal Herri aske, sozialista eta feminista deitzen da.
Finean, gure herriak bizi duen zapalkuntza unean une forma eta espresio ezberdinetan ezagutu izan dugun arren, helburu berberari erantzuten dio: Euskal Herriaren ukazioa. Horregatik, gure belaunaldiari dagokio bide luze honetan borroka egin dutenen lekukoa hartu eta hau muturreraino eramateko hautua egitea.
1 630
+5
Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizitzeko 9 aldarrikapen jasotzen dituen proposamena aurkeztu dugu gaur.
Mundua eta Euskal Herria bidegurutze batean daude, baina Euskal Herrian baditugu nahikoa baldintza herri zentroa erdigunean izango duen aterabide bati bide emateko.
Euskal Herrian urrats bat aurrera!
https://www.instagram.com/p/DdoAFL4CO56/?stkn=OHJwcGV5bm90b3l5
1 630
4000 gaztetik gora elkartu ginen pasaden igandean.
Azken egunetan hainbat alderditako ordezkarik eginiko adierazpenak, eta hainbat hedabidetako titularrak, larriak iruditzen zaizkigu. Eta bizi dugun garaiotan, arduragabekeria handia.
1 630
Urrats bat aurrera emateko garaia da. Herri bat daukagu irabazteko. Euskal Herria daukagu irabazteko.
4000 gaztetik gora elkartu ginen atzo Donostian.
#EHIrabaztera
1 630
4000 gaztetik gora elkartu gara Donostian.
Herri bat faxismoaren kontra. Herri bat etengabe askatasunaren alde.
Euskal Herrian badago alternatiba, eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna da.
Jarrai dezagun lanean!
1 630
+3
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
4000 gaztetik gora elkartu gara Donostian.
Herri bat faxismoaren kontra. Herri bat etengabe askatasunaren alde.
Euskal Herrian badago alternatiba, eta Euskal Herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna da.
Jarrai dezagun lanean!
1 630
+9
Gaur ehunka gazte elkartu gara Donostiako Haizearen Orrazian.
Garai nahasiak bizi ditugu; eskuineratze prozesuak eta faxismoaren gorakadak espainolismo atzerakoi eta frantziar jakobinismoaren forma hartzen du Euskal Herrian.
Hala ere, Euskal Herrian baditugu baldintzak egoerari aurre egiteko, eta hori, Euskal Herriaren eraikuntza eta askapen prozesura batzetik igarotzen da.
Horregatik, irailaren 13an gazte independentistok Donostian elkartuko gara!
Euskal Herria irabaztera!
Faxismoari ez.